XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi haurrak bakarrik gelditu ziren.

Eguzkik Aitorri makila bat eman zion; sorgina engainatzeko... gero sorgina sartu zen.

SORGINA: Zer, dena jan al duzu? Ea, erakutsi zure besoa...(makila).

Uiuiuiuiui, bai beso mehea! Tori, tori, jan gehiago...

Eta zu dantzara! Dantzatu! Dantzara esan dut! Neri dantza ikustea gustatzen zait... Dantzatu! (Eguzki eta sorgina dantzan), Ja, ja, jaaaaa!.

Egun asko pasa ziren... Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala, Larunbata... Baina igandean....

SORGINA: Gaur igandea da. Igandea. Igande santua, ja, ja, ja... Igande santua... (labana zorroztuz) Aaaaaaaaahh!.

EGUZKI: Sokorro! SORGINA: Ixo! (mutikoari) Besoa! Uuuuyyyy! Bai beso mehea oraindik... Berdin da! Gaur jango zaitut! (labana probatu eta apalean uzten du).

Lapiko bat behar dut... Lapikoan sartuko zaitut... Patatekin... kin, kin, kinkin... Lapiko haundi bat... (Eguzkik labana hartzen du).

Lapiko hau txikia da.

Mutila ez da hemen sartuko.

Lapiko haundi bat behar dut, je, je, je! (Eguzkik zartagiarekin jotzen du).

EGUZKI: Giltza! (giltzan kentzen dio, kaiola irekitzen du).

Korrriii!! Koorriii! (lasterka doaz).

Etxean ama oso kezkatua zegoen. AMA: Non daude gure haurrak?.